Open navigation

IKERKETA ETA TEKNOLOGIA LANKIDETZAN

I+GRAKO EUSKAL ALIANTZA

Euskadiko erronka sozioekonomikoei ikerketa eta teknologiaren bidez erantzuten diegu eta I+Ga nazioartera proiektatu. Ezagutza sortu eta euskal gizarte eta industriara zabaltzen laguntzen dugu, hauek berritzaileagoak eta lehiakorragoak izan daitezen.

BIKAINTASUNA IKERKETAN ETA TEKNOLOGIAN

Industria adimenduna, energia garbia, osasun pertsonalizatua eta elikadura osasungarriaren arloetako erronka sozioekonomiko garrantzitsuenak zehazten dituen ikerketa-agenda bat landu dugu. Agenda honetan oinarritutako ikerkuntza eta teknologiaren bidez erronkei aurre egingo diegu.

Euskadiren erronkei erantzuteko, BRTAak I+Gean lankidetza, bikaintasuna, espezializazioa eta masa kritikoa sustatzen ditu, transizio hirukoitzaren testuinguruan ̶ sozial eta sanitarioa, teknologiko eta digitala eta energetiko eta ingurumenekoa.

  • 3.900
  • IKERTZAILE
  • 300 M€-KO
  • INBERTSIOA URTEAN
  • 1.500
  • ARGITALPEN ZIENTIFIKO URTEAN
  • 120
  • PATENTE URTEAN

ELKARREKIN URRUNAGO

17 zentro teknologiko eta ikerketa kooperatiboren aliantza bat gara: Azterlan, Azti, Ceit, CIC bioGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Leartiker, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech, Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin.

TRANSFERENTZIA

Gure helburu nagusiak enpresen lehiakortasuna hobetzea eta gizarte berritzaileagoa lortzea dira. BRTAko zentroetan sortutako ezagutzaren transferentziaren bidez, eta koordinazioa eta gaitasunak batuta, gure ingurune sozioekonomikoan inpaktu handia sortzendugu.

Gure ezagutza soluzio zientifiko-teknologiko moduan eskaintzen diegu enpresei eta hauek dituzten merkatu erronkei aurre egiten laguntzen diegu.. Gure ikerketa emaitzak balorean jartzen ditugu, izan patenteen bidez edo oinarri teknologikoko enpresa berrien sorrerarekin.