Vicomtech adimen artifizialean, visual computingean eta interakzioan eta jarduera-sektoreetan duten aplikazioan espezializatutako zentro teknologiko bat da. Teknologiak ikertzen eta garatzen ditu (merkatuaren eskariari jarraikiz), eta soluzio digital errealak eskaintzen dizkie enpresei.
Oinarrizko ikerketaren eta industriaren arteko zubi gisa dihardu, eta teknologia transferitzen du, enpresak lehiakorragoak izan daitezen. Bere espezializazio inkrementalari esker, Vicomtechek teknologiarik aurreratuenak biltzen dituzten software-liburutegietan oinarritutako balio handiko aktibo teknologikoak jartzen ditu enpresa-sarearen eta gizartearen eskura.
Kudeaketari dagokionez, metodologia integral propioa eta erreferentea du, teknologia enpresetara modu gardenean transferitzeko zeregina eta prozesuak optimizatzen dituena. Gainera, pertsonak ikerketa aplikatuaren esparruan prestatu eta garatzeko zeregina errazten duen lanbide-karreren sistema aitzindaria, koherentea eta objektiboa azpimarratu beharra dago.
Egoitza
VICOMTECH
Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa, Paseo Mikeletegi 57, 20009 Donostia / San Sebastián (España)