<< Kide guztiak

LORTEK

BRTA KIDEA

LORTEK S.COOP. Teknologia Zentro pribatua gara eta bikaintasunezko ezagutza sortzen dugu fabrikazio prozesuetan eta haren digitalizazioan; ezagutza hori industriako ehunera transferitu eta bertako lehiakortasuna, ingurumenean duen eragina eta jasangarritasuna hobetzeko. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente egiaztatua, BRTA (Basque Research & Technology Alliance) partzuergoko kidea eta Mondragon Korporazioan integratutako kooperatiba gara.

Hauek dira gure espezializazio eremuak:

- Lotura teknologiak

- Metalen Fabrikazio gehigarria

- Ikuskapena eta Entsegu ez-Suntsitzaileak (END)

- Fabrikazio Adimenduna eta Industry 4.0

Berrikuntza, genero berdintasunarekiko konpromisoa eta gardentasunaren aldeko kultura sustatzen dugu.

Egoitza

LORTEK

Arranomendia kalea 4A 20240 ORDIZIA (Gipuzkoa)