Transfiere 2023 eta BRTA

2023-02-15
Malaga, 2023ko otsailaren 15a. Transfiere 2023 azoka hasten da. Azoka hau Europa Hegoaldeko I+G+b arloko topaketa nagusia da, ezagutza zientifikoa eta teknologikoa partekatzeko, berrikuntza sustatzeko eta zientzia eta enpresak konektatzeko. Transfiere urtero Malaga hitzordu saihestezina bihurtzen da Ekosistemaren Agenteentzat, non B2B kontaktu berriak ezarri, networkinga egin, partner berriak aurkitu, aliantza estrategikoak eta sinergiak ezarri, eta produktu, zerbitzu eta proiektu berritzaile berriak ezagutzera eman. Azoka 2023ko otsailaren 15, 16 eta 17an izango da.

diseño_sin_título_(2)_(1)

Transfiere azokan askotariko espazioak egongo dira, besteak beste:

Science Room: Ezagutzaren transferentzia: arrakasta kasuak eta ikasgaiak; eta ikerketa eta berrikuntza osasunean, gune honetako protagonistak.

Innovation Room: Teknologia disruptiboak, I+G+b enpresa-eremuan eta suspertzeko funts europarrak, espazio honen ardatz nagusiak.

Research Center:  Ikerketa-taldeen, startup-en, spinoff-en eta enpresen ikerketa-arloko aurrerapenak, soluzioak, aukerak eta prototipoak azalduz.

Ágora:  Berrikuntza-ekosistemaren etorkizuna definituko duten ikerketei, teknologiei, politikei eta estrategiei buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako gunea.

Andalucía Knowledge: Transferencia del Conocimiento en Andalucía: oportunidades de colaboración con los agentes del Sistema Andaluz del Conocimiento y las empresas.

Non egongo da BRTA?

Basque Research & Technology Alliance (BRTA) standa izango du INNOVATION ROOM gunean.

foto_vertical_mesa_de_trabajo_1

Noiz izango da saioa?

Ostegunean, 2023ko otsailaren 16an, “Teknologia Transferentzia Euskadin” programa egingo da, industria-eredu digital eta jasangarri berri bat sustatzeko 10:50-11:50 bitartean.

Saioaren deskribapena:

Euskal industriak aldaketa teknologikoetara egokitzen jakin du, trantsizio digital eta iraunkor bikoitzari aurre eginez. Basque Research Technology Alliance-ko enpresek eta zentroek lankidetza-proiektuen emaitzak aurkeztuko dituzte, hainbat teknologia-arlotako ezagutzaren transferentziaren adibide gisa, bai eta horiek gauzatzeko laguntza eman duten programa publikoak ere.

Programa:

Saioa SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendari Cristina Oyónek moderatuko du.

10:50-11:00       Trantsizio bikoitz digital eta iraunkorrari aurre egiteko laguntza-tresnak, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren bidez

Alberto Fernández. Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria. EUSKO JAURLARITZA

11:00-11:15       Nola inplikatzen ditugu enpresak adimen artifizialaren esparruko behar industrialetara bideratutako ezagutza sortzen

Germán Pérez. TECNALIA

Jesús Busturia. NAUTILUS FLOATING SOLUTIONS

11:15-11:30       Oinarrizko ikerketatik produktu berrien garapenera robotikan eta automatizazioan industrian

Ander Azkarate. IDEKO

Ibai Inziarte. ALDAKIN GIPUZKOA

11:30-11:45       Fabrikazio gehigarriaren testaketa eta balidazioa Basque Digital Innovation Hub-en bidez

Luis Gerardo Uriarte. TEKNIKER

Bronymek (vídeo)

11:45-11:50       Saioaren amaiera

Estíbaliz Hernáez. Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Transformación Digital. GOBIERNO VASCO

foto_horizontal_mesa_de_trabajo_1

Noticias relacionadas