Osasuna, elikadura eta energia ikerketa-agenden aurkezpenak
2023-09-06
2023ko irailaren 18an. BRTA (Basque Research & Technology Alliance) aliantzak antolatutako topaketa-ziklo honetan hiru ikerketa-agenda aurkeztuko dira. BRTAren ikerketa-agenda hauen helburua da gizarteak eta enpresak arlo bakoitzean dituzten erronkei aurre egitea, eta osasun pertsonalizatua, elikadura osasungarria eta trantsizio energetikoa bezalako arloetan, gizartearen eta enpresaren ikerketa- eta garapen-lehentasunak zehaztea. Aliantza osatzen duten teknologia- eta ikerketa-zentro kooperatiboetako adituek gizartearen eta enpresen beharrei erantzuteko garatzen ari diren I+Gko proiektu nagusiak azalduko dituzte topaketa ziklo hauetan.
Lehen hitzorduan Osasun Pertsonalizatuaren ikerketa-agenda aurkeztu zuten aliantzako zentroa den CIC bioGUNEren Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko eraikinean. Jon Kepa Gerrikagoitia BRTAko Zientzia eta Teknologiako arduradunak adierazi du “osasun pertsonalizatuaren bidez, gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan ahalik eta eraginkortasun handiena lortu nahi da, geneen, ingurumenaren eta bizimoduaren aldakortasuna kontuan hartuta”. “Horretarako, beharrezkoa da biziaren zientzien eta datu-zientziaren arloetako aurrerapen zientifiko eta teknologikoak eta praktika klinikoaren eta osasun-ikerketaren kultura aldatzea konbinatzea” nabarmendu du. Workshop honetan, aliantzako adituek zentroetan osasun pertsonalizatuaren inguruan garatzen diharduten I+G-aren inguruko erronkak eta lehentasunak eman zituzten, hala nola laginak eta datuak; metodologia eta tresna zientifiko teknologikoak; alderdi zientifiko teknologikoak; aplikazioak prebentzioan, diagnostikoan, pronostikoan eta terapian; eta osasun digitala: medikuntza digitalerantz.
Bihar, irailaren 19an, asteartea, Trantsizio Energetikoari buruzko BRTA ikerketa-agenda aurkeztuko dute Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Tecnaliako eraikinean (204.eraikina). BRTAk energia gaietarako 600 ikertzaileko taldea du, eta identifikatutako erronka eta eremuetarako ikerketa-agenda identifikatuz eta garatuz egiten dio aliantzak ekarpena garapen teknologikoari. Topaketa honetan BRTAko adituek aliantzako zentroetako trantsizio energetikoaren erronka teknologikoak azalduko dituzte: energia berriztagarria masiboki zabaltzea, energia-sistema elektrifikatzea eta hidrogeno berdea, besteak beste.
Jardunaldi-zikloari amaiera emateko, urrian, Elikadura Osasungarriari buruzko BRTA ikerketa-agenda aurkezteko txanda izango da. Topaketa hau Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian izango da goizeko 9:00etan. Elikaduraren balio-kate osoari dagokion sektorea Euskadiko BPG-aren % 10,6 da, eta ia 100.000 pertsonari ematen die enplegu zuzena. Elikaduraren balio-katearen erronka nagusia kalitate handiko elikagai seguruak eta osasungarriak ekoiztea da, eta horretarako, BRTAko teknologia- eta ikerketa-zentro kooperatiboetako adituek dituzten erronka teknologikoen berri emango dute: Osagai eta elikadura seguruak; propietate nutrizional eta osasungarriak dituzten osagaiak eta elikagaiak; eta nutrizio pertsonalizatua zahartze aktiborako.
BRTA
2019an sortu zen Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantza eta berau osatzen duten zentroen helburua da ikerkuntzan eta teknologian oinarritutako ezagutza transferitzea euskal industriari eta enpresei, betiere lurraldearen ekonomia indartzeko helburuarekin. 4 ikerketa-zentro kooperatibok eta 13 zentro teknologikok osatzen dute aliantza: CIC bioGUNE, CIC nanoGUNE, CIC biomaGUNE, CIC energiGUNE, Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Leartiker, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech.