MUBIL Mobility Expo: EUROPAKO HEGOALDEKO MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN INDUSTRIAREN AZOKA PROFESIONALA
2023-09-122024ko apirilaren 17 eta 18an MUBIL Mobility Exporen laugarren edizioa ospatuko da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan.
Azoka MUBILek (Euskadiko mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren poloa) bultzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) kolaborazioarekin.
MUBIL Mobility Expo mugikortasun jasangarriko sektoreko punta-puntako enpresek haien produktuen, zerbitzuen eta irtenbideen eskaintza erakutsiko duten topagune profesionala da; garbiak, konektatuak, seguruak eta eskuragarriak, bai alderdi industrialaren aldetik, bai alderdi digitalaren aldetik ere.
Azokaren bi eguneko programa, balio erantsi altuko aktibitateak ditu barne:
- Hitzaldi egitaraua: non nazioko zein nazioarteko adituek euren sektoreko perspektibak zabalduko dituzten.
- City Market Place: non nazioko zein Europar mailako hiriek hiriko mugikortasun jasangarriaren inguruko proiektu eta erronkak partekatuko dituzten.
- Test Drive gunea: ibilgailu elektriko, hibrido, gas edota hidrogenoaren bitartez mugitzen diren ibilgailuak frogatu eta ikusteko.
- Hosted Buyer programa: antolakuntzak azokan azalduko diren produktu/zerbitzuen erosle potentzialak gonbidatuko ditu parte hartzera.
Gozatu 2023ko azaroaren 17a arte %15eko early bird deskontuaz!
Zure enpresa mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren barne badago, ez galdu MUBIL Mobility Expon parte izateko aukera baldintza onuragarri hauekin.
#mubilexpo2024-ko parte izan nahi dut
MUBIL Mobility Expo, Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren atea irekiko dizun azoka
Twitter: https://twitter.com/mubilexpo
LinkedIn: https://www.linkedin.com/company/mubilexpo/