Mikroskopia elekronikoko euskal azpiegitura indartzeko hitzarmena sinatu dute
2024-03-05
BRTA aliantza osatzen duten ikerketa kooperatiboko lau euskal zentroek —bioGUNE, biomaGUNE, energiGUNE eta nanoGUNE— akordio bat sinatu dute mikroskopia elektronikoko euskal azpiegitura indartzeko. Akordioaren helburua da mikroskopia elektronikoko euskal sareko zentroen artean konexio osoa lortzea, eta gure inguruko ikerketa- eta industria-ekosistementzat interesgarriak diren zerbitzu integralak elkarrekin eskaini ahal izatea.
NanoGUNEn instalatutako CRYO Plasma FIB-arekin, sendotu egin da CICek beren ikerketa-taldeen eskura duten mikroskopia elektronikoko azpiegitura, eta, harago, EAEko, estatuko eta nazioarteko sare osoari irekita dagoena. Ikerketa kooperatiboko lau euskal zentroetako ordezkariak bat datoz honako honetan: “Tresna hau martxan jarrita eta akordioa sinatuta, mikroskopia elektronikoaren euskal azpiegitura osatua geratu da, esparru akademikotik eta industrialetik datozen zerbitzu-eskaera guztiei erantzun ahal izateko”.