Euskal Ordezkaritza batek, Japoniako hiru prefektura bisitatu ditu berrikuntza-politiketan jardunbide egokiak eta ezagutza trukatzeko. BRTAk ere parte hartu du.
2022-11-15
Japoniara bidaiatu duen Euskal ordezkaritzak Aichi, Hiroshima eta Kiotoko prefekturak bisitatuko ditu. Bisita hau EBren eta Japoniaren arteko eskualde arteko lankidetza proiektu baten parte da. Bisitaren helburua eskualdeko berrikuntza politiken arloan praktika onak eta ezagutzak trukatzea da, eta, aldi berean, nazioarteko lankidetzak sustatzea. Hauek dira bisitako parte hartzaileak:
· Eusko Jaurlaritzako ordezkariak:
o Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua.
o Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila.
o Hezkuntza Saila.
· BRTA (Basque Research & Technology Alliance).
· Hidrogenoaren Euskal Korridorea.
Hauek dira jorratu beharreko lehentasunezko gaiak:
· ZTBPan, zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal planean zehaztutako lehentasunak.
· Ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza arloak, oinarri teknologikoko start-upak sortzea ere barne.
"Euskadi Basque Country 2025" Nazioartekotze Estrategiak Japonia funtsezko herrialdetzat du. Izan ere, munduko hirugarren ekonomia handiena da, kultura aberats eta zaharrenetakoa duena. Bestalde, 350 euskal enpresek baino gehiagok esportatzen dute etengabe Japoniara, eta horrek indargune eta aktibo teknologiko garrantzitsuak eskaintzen ditu automozioa, robotika, elektronika, makina-erreminta, energia berriztagarriak, osasuna... bezalako sektoreetan.
Bidaia horren ondorioz, interes komuneko esparruetan Japoniako eta Euskadiko erakunde eta entitateen arteko lankidetza akordioak lortzea espero da.